ONCE-k "Txopitea eta Pakea" errekonozimendua jaso du

ONCE-k "Txopitea eta Pakea" errekonozimendua jaso du
2013/12/16 00:00
eta kitto!

Eibarko ONCE-k Txopitea eta Pakea, Jorge Oteizak Daniel Txopiteari eskainitako eskulturaren erreplika jaso zuen Santa Luzia ospatzeko bazkarian zapatuan (hilaren 14an). Itsuen elkartearen sorreraren 75. urteurrena eta ONCE Fundazioaren sorreraren 25. urteurrena bete dira eta Udalak oroigarria emanda eskertu nahi izan dio fundazioari gizartearen alde egiten duen beharra. Concha de la Fuente ONCE-ren Eibarko bulegoko arduradunak Miguel de los Toyos alkatearen eskutik jaso zuen eskultura.