Ondasun Higiezinen gaineko Zerga telematikoki zein posta bidez izapidetu ahal izango da aurrerantzean

Udalak prozedura erraztu du eta, aurrerantzean, eskaera egiten duten herritar guztiek banakako ebazpen ofiziala jasoko dute.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga telematikoki zein posta bidez izapidetu ahal izango da aurrerantzean
2026/02/19 12:47
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak hobekuntza esanguratsuak egin ditu Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) lotutarik: aurrerantzean, izapidea ez da soilik aurrez aurre egin beharko, eta online nahiz posta bidez ere aurkeztu ahal izango da. Gainera, berrikuntza gisa, eskaera egiten duten pertsona guztiek idartzizko ebazpen formal bat jasoko dute, sistema berezia onartu zaien ala ez jakinarazteko.

Alkateak, Jon Iraola, azaldu du neurriak herritarren eskaerei erantzuten diela, administrazioa “hurbilagoa eta irisgarriagoa” egiteko helburuarekin. Ildo berean, Ogasun zinegotzi Luis Vicente Castellanosek nabarmendu du aldaketek gardentasuna eta segurtasun juridikoa indartzen dituztela, eta iragarri du OHZren hurrengo kanpainari begira beste hobekuntza batzuk ere prestatzen ari direla.