Ongietorri harrera eta elkarbizitzarako familia handituz doa

Euskarara hurbiltzeko saioak eskaintzen ditu programak astean behin
2025/02/05 11:54
eta kitto!

…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Ongietorri programak gero eta parte-hartzaile gehiago ditu. Harrera eta elkarbizitzarako egitasmo honen helburua da kultura eta jatorri ezberdinetako jendea elkartzea, elkar ezagutzea eta euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea. Horretarako, batetik, ordu eta erdiko saioak (14:30-16:00) eskaintzen dizkie …eta kitto!-k herriko auzo desberdinetan: astelehenetan Ipuruan, astearteetan Amañan, asteazkenetan Urkizun eta ostegunetan Urkin, eta bestetik, hainbat irteera eta tailer ere antolatzen dira, doan, sare eta harreman berriak sortzeko.

Hemen duzue Heya Hosein parte-hartzaileetako baten testigantza.