Ongietorriko familiek Elorrioko Zenita auzoan agurtu dute ikasturtea

Ongietorriko familiek Elorrioko Zenita auzoan agurtu dute ikasturtea
2023/07/10 12:57
eta kitto!
Arrateko irteeraren ondoren, Elorriora joan dira Ongietorri programa osatzen duten familiak. Guztira 20 haur eta helduk hartu zuten autobusa joan zen astean Zenita auzoan dagoen Belaze proiektura joateko. Euskal baserriko bizitza eta baserritar ofizioa ezagutu eta natura eta animaliak gertutik sentitzeko aukera ederra izan zuten. Bertako animaliak ikusi zituzten, behiak, oiloak… baita jaten eman ere! Eta goiza biribiltzeko bertako behien esnearekin egindako jogurtak dastatzeko aukera ere izan zuten.