Oporrak Bakean programari eskainitako bideoklipa egin dute

Oporrak Bakean programari eskainitako bideoklipa egin dute
2016/03/04 15:30
eta kitto!
Udan Saharako umeei Euskal Herriko familietan harrera egiteko Oporrak Bakean programari abestia eta bideoklipa eskaini dizkiote. Estreinatu berri duten kantuak Xabier Euzkitzeren hitzak dauzka eta musika Emon taldeak ipini dio. Bideoklipa egiteko hainbaten laguntza izan dute: Saharako umeak hartzen dituzten familiak, Joseba Casasola, Asier Serrano, Ame Estudioak, Axular Arizmendi, Rober Oviedo, Garoa Arizmendi... denak elkarlanean ibili dira. Bideoa Youtubera igo dute, nahi duten guztiek ikusteko aukera izateko.