Oporren osteko lehen elkarretaratzea egingo dute gaur Eibarko pentsiodunek

Aurreko astean hainbat herritan egindakoaren bidetik, Eibarko Pentsionisten Taldeak gaur (irailak 15) ekingo die astelehenetako kontzentrazioei, betiko moduan, 12:00etan Untzagan.
Oporren osteko lehen elkarretaratzea egingo dute gaur Eibarko pentsiodunek
2025/09/15 09:56
eta kitto!

Oporretatik bueltan, irailaren 2an jakin dute EAJk eta PSOEk osatutako Eusko Jaurlaritzak uko egin diola 145.000 sinadura baino gehiago bildu zituen Legegintzako Herri Ekimenari bide emateari, eta horren kontra protesta egiteko mobilizazioak iragarri dituzte datozen egunetarako. 
Aste honetako eguenean (irailak 18) Gasteizko Legebiltzarrean oporren ondorengo lehen Osoko Bilkura (Politika orokorrari buruzko ezatabaida) egingo denez, elkarretaratzea deitu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Pentsionistek. Eta irailaren 20an (zapatua) manifestazioak egingo dira lau hiriburuetan: Donostian 12:00etan Bulebarreko kioskoan; Gasteizen, 10:00etan Artiumen; Bilbon, 18:00etan Jesusen Bihotzean; eta Iruñean (ordua zehazteke).