Oraindik izena eman daiteke Urkiko nesken taldean jokatzeko

Zenbat eta lagun gehiago izan tartean, futbol-11ko taldea ere osatu daiteke
Oraindik izena eman daiteke Urkiko nesken taldean jokatzeko
2024/09/04 10:41
eta kitto!

Urki futbol klubak berriro izango du emakumezkoen talde bat orain hasiko den denboraldi berrian. Infantil mailako talde horrek futbol-8an jokatuko du eta 2012an eta 2013an jaiotako neskekin egongo da osatuta. Bertan jokatzeko izena eman daiteke oraindik (azken egunetan baldin bagaude ere) eta Eibarkoak eta ingurukoak izan daitezke. Zenbat eta lagun gehiago izan tartean, futbol-11ko taldea ere osatu daiteke.

Urki klubak bi helburu betetzeko asmoa du horrela: alde batetik, SD Eibarko futbol-eskolako etapa amaitu dutenei jarraitzeko aukera eskaintzea; eta bestetik, futbolean jokatzeko gogoa dutenei bidea eskaintzea. Harremanetarako, clubdeportivourki@gmail helbidera idatzi daiteke edo, bestela, 678 395 039 (Txus) telefono zenbakira deitu.