Zabalik dago Arrateko jaietako paella lehiaketan izena emateko epea

Zabalik dago Arrateko jaietako paella lehiaketan izena emateko epea
2023/08/30 18:28
eta kitto!
irailaren 6ra arte egongo da zabalik Arrateko jaien inguruan antolatu den paella lehiaketan izan emateko epea. Ohikoa den moduan, Kofradia egunean egingo da, irailaren 10ean (domeka), eta izena emateko formulario hau bete beharko da: https://formularioak.eibar.eus/eu/paella2023/

Lehiaketa Arrateko zelaian izango da, 12:30etan hasita. Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute. Sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Sari-banaketa 14:00etan izango da.