Orbea kiroldegia itxita egongo da hilaren amaiera arte

Abuztuan zabalduko ditu bere ateak berriro,
Orbea kiroldegia itxita egongo da hilaren amaiera arte
2024/07/22 12:04
eta kitto!

Eibarko Udaleko kirol arlotik jakinarazi digutenez, bertako instalazioetako mantenimendu-lanak direla eta, Orbea kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31ra arte. Abuztuan zabalduko ditu bere ateak berriro, eta kiroldegia bera eta igerilekua martxan jarriko dira berriro. Hori bai, Orbeako spa guneak itxita jarraituko du abuztua amaitu arte; spa-zerbitzua, beraz, irailean abiatuko da berriro.