Orbea kiroldegiko dutxak berriro ireki dituzte
Eibarko Orbea kiroldegiko dutxak berriro ireki dituzte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baimena eman ondoren. Irekiera atzo eguerdian egin zen, apirilaren 21ean, hainbat egunetan itxita egon ondoren.
Hala ere, instalazioak ez daude oraindik erabat prest. Kiroldegiko arduradunek jakinarazi dutenez, uraren tenperatura doitzen ari dira oraindik, eta horregatik ohartarazpen-orriak jarri dituzte dutxetan, erabiltzaileei kontuz ibiltzeko eskatuz.
Arazoa konpontzeko, uraren tenperatura erregulatzeko nahasgailuak aldatzen ari dira aldagela guztietan. Lan horiek amaitu arte ezingo da tenperatura behar bezala egonkortu, eta, ondorioz, egun batzuk beharko dira zerbitzua %100ean egon dadin.
Bien bitartean, erabiltzaileei arreta handiz jokatzeko eskatu diete, dutxetako uraren tenperatura aldakorra izan baitaiteke.