Ordezkapen bidezko ernalketari buruzko dokumentalaren emanaldia eta eztabaida egingo dira gaur Portalean

Ordezkapen bidezko ernalketari buruzko dokumentalaren emanaldia eta eztabaida egingo dira gaur Portalean
2017/11/07 17:10
eta kitto!
Alternatibak antolatuta, gaur arratsaldean, 19:00etan zine-forum saioa egingo da Portalean. Oraingoan eztabaidarako gaia ordezkapen bidezko ernalketa izango da eta antolatzaileen asmoa gaiaren inguruan dauden iritzi eta ikuspegi ezberdinak elkarren artean komunean jartzea da. Eztabaidari abiapuntua emateko Indiako amen errealitatea erakusten duen "VIENTRES DE ALQUILER: ¿DILEMA MORAL?" dokumentala proiektatuko dute. Antolatzaileen berbetan, “bikote askorentzat, emakume baten umetokia alokatzea beren ametsa betetzeko bidea da, eta, beraien iritziz, euren seme-alabak izango direnen ama erditzaileen familiak laguntzeko modua ere bada. Beste batzuentzat, aldiz, Ordezko Ernalketa gure jendartearen arrazakeriaren, klasismoaren, patriarkatuaren eta merkantilismoaren azken adierazpena da. Beraz, batzuentzat esplotazioa edo moralik gabeko negozioa dena, beste batzuentzat, ordea, azken itxaropena da”. Proiekzioa amaitu eta gero debaterako tartea zabalduko da, gaia gertutik jarraitzen duten hainbat lagunen partehartzearekin.

ERNALKETA ZINEFORUM