Ordu eta toki aldaketa zine- forum feministaren saioan

Céline Sciamma zuzendariaren Retrato de una mujer en llamas filma emango dute
Ordu eta toki aldaketa zine- forum feministaren saioan
2024/04/11 09:46
eta kitto!

Pagatxa emakume elkarteak Berdintasun Zerbitzua-Andretxearekin elkarlanean antolatzen duen zine-forum feministaren hurrengo saioa apirilaren 12an izango da. Céline Sciamma zuzendariaren Retrato de una mujer en llamas filma emango dute, eta Izaskun Rodriguez Elkorok dinamizatuko du saioa.

Oraingoan aldaketak daudela ohartarazi dute antolatzaileek, ordutegian zein emanaldia egiteko tokian: Armeria Eskolako areto nagusian izango da, 18:00etan. Betiko lez, sarrera librea izango da.