Ordua aldatu beharko dugu asteburuan

Asteburu honetan, zapatutik domekarako goizaldean, martxoaren 31ko 02:00ak heltzean, erloju guztiak ordubete aurreratu beharko ditugu, 03:00etara pasatze
Ordua aldatu beharko dugu asteburuan
2024/03/29 18:18
eta kitto!

Ohikoari jarraituz, urtero egin behar izaten ditugun ordu aldaketen lehenengoa ate joka dugu dagoeneko. Asteburu honetan, zapatutik domekarako goizaldean, martxoaren 31ko 02:00ak heltzean, erloju guztiak ordubete aurreratu beharko ditugu, 03:00etara pasatzeko. Beraz, ofizialki ordubete gutxiago izango du asteburuko domekak. Jakina, hori horrela, gau horretan ordubete gutxiago izango dugu lo egin edo juergan ibiltzeko; baina, lasai, ordutik aurrera eguna geroago ilundu zaigulako. Udako ordutegia zazpi hilabetetan izango da indarrean, urriaren 27ra arte, orduan negukoak hartuko baitio lekukoa. Urriko asteburu horretan, orduan bai, ordubete gehiago izango dugu, 03:00etatik 02:00etara pasatuz, baina ondoren egunaren argiak gutxiago iraungo du, lehenago ilunduz.