Ordutegi berriak egongo dira Pegoran otsailaren 1etik aurrera
2021/01/29
09:13
eta kitto!
-2021eko otsailaren 1etik aurrera, arreta-ordutegiak aldatu egin dituzte Pegoran, herritarren zerbitzurako bulegoan.
AURREZ AURREKO ARRETA, astelehen, astearte eta asteazkenetan, goizeko 8:30etik 14:00etara, eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. Ostegunetan eta ostiraletan 8:30etik 14:30era egongo da zabalik.
TELEFONO BIDEZKO ARRETAri dagokionez, astelehen, astearte eta asteazkenetan: 8:00-19:00. Ostegunetan eta ostiraletan: 8:00-15:00.
Oharra:
2020ko irailaren 3tik aurrera (egun bizi dugun pandemia-egoera dela eta), aurrez aurreko hitzordua eskatu beharko da Pegoran, 943708400 telefonoan.
Honako hau gogorarazi da:
- Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.
- Ezin izango dituzu inprimakiak bete bulego barruan.
- Bulegoko atean itxaron behar da barruko langileek deitu arte.
- Inprimakiak eskuratzeko, beharrezko dokumentazioa ezagutzeko eta egin nahi duzun izapideari buruzko informazioa eskuratzeko, Udalaren web orrian kontsulta dezakezu (www.eibar.eus.), 'Tramiteak eta Zerbitzuak' atalean.
- Puntualtasuna eskatzen da hitzordua ez galtzeko.
- Norberak bere boligrafoa eraman behar du.
- Une oro, bulegoko langileen argibideei jarraitu behar zaie.