"Orientazioa mendian", Andretxeako Jabetze Eskolaren ikastaro berria

"Orientazioa mendian", Andretxeako Jabetze Eskolaren ikastaro berria
2016/03/31 13:04
eta kitto!
"Orientazioa mendian" Andretxeak udaberri honetarako programatu dituen ikastaroen artean azkena da. Ikastaro hau maiatzaren 7an eta 21ean eta ekainaren 11an eta 18an emango da (larunbatak), 9:00etatik 14:00etara, Andretxean eta inguruko mendietan.

Izena emateko epea zabalik dago  eta interesa dutenek apirilaren 27ra arte Pegoran, ohiko ordutegian, izena emateko aukera izango dute.

Baina... zertan datza tailer hau? "Tailer honetan jabetza eta autonomia , auto-estimua, auto-ezagutza eta geure buruan dugun konfidantza landuko dugu; hori guztia mendian nola orientatu ikasten dugun bitartean". Hezitzailea Patri Espinar izango da.

Anima zaitezte parte hartzera!

Informazio gehiagorako: andretxea@gmail.com // 943 70 08 28