Oriotik Igeldora joango dira haur mendizaleak domekan

Haurren Mendi Irteeren bosgarren saioa izango da honakoa
Oriotik Igeldora joango dira haur mendizaleak domekan
2026/01/15 11:27
Ekhi Belar Errasti

Urteko lehen mendi irteera egingo dute Eibarko haurrek domekan, urtarrilak 18. Orio eta Igeldo lotuko duten ibilbidea izango dute aurretik eta bidean Kukuarri (337m) igo beharko dute.

Antolatzaileek diotenez, “izen-ematea zuzenean e-postaz edota WhatsApp taldean banatutako formularioan”, egin daiteke.

Hemen dago 2025/26ko Haurren Mendi Irteeren egutegia eta informazio osoa.