Osakidetzak ez ditu Janssen txertoak jasoko
2021/04/14
09:24
eta kitto!
Europako Batasunak txertoen banaketa geldiarazi izanak aldaketa ekarri du, eta gaur jasotzekoak ziren 6.850 ez dira iritsiko.
Txertoen 6.850 dosiak 70-79 urte bitarteko pertsonei jartzea zen asmoa, baina, oraingoz ez dute txerto hori banatuko Europar Batasunean.
Albisteak sorburua AEBetan izan zuen, atzo. CDC erakundeak eta botiken gaineko kontrola daraman FDAk eskatu dute txerto hori ez jartzeko. Adierazi zuten txertoa jarri ostean odolbilduak izan dituzten sei pertsonaren berri izan zutela, kasu «arraro eta larriak» izan direla guztiak, eta geraldi bat egitea komeni dela horregatik. Dagoeneko zazpi milioi pertsonari jarri diete txerto hori AEBetan. Zabaldu den informazioaren arabera, odolbildu kasu «arraro» guztiak andrazkoetan atzeman dituzte; 18 eta 48 urte artean dituzte, eta bat hil egin da.
Johnson & Johnson konpainiaren txertoa da Janssen, eta ezaugarri nabarmenenetariko bat du txertoaren dosi bakar bat aski dela immunizazioa lortzeko. Adituek diote txertatze prozesuak bizkortze aldera erabakigarria izan daitekeela.