Osasun Ikasgelen ziklo berriak hasiera arrakastatsua izan zuen

Osasun Ikasgelen ziklo berriak hasiera arrakastatsua izan zuen
2016/03/20 18:09
eta kitto!
Jende ugari gerturatu zen aurreko astean Javier Sánchez zirujaoak Portalean eman zuen hitzaldira eta batutakoek arretaz jarraitu zituzten barizeen inguruan eman zituen aholku eta azalpen guztiak. Bere saioarekin ekin zion Poliklinika Gipuzkoak bere Osasun Ikasgelen ziklo berriari. Egitasmoaren barruan denera bost hitzaldi eskainiko dituzte eta hurrengo saioa apirilaren 6an izango da. Egun horretan Oinaren Unitateko Guadalupe Izquierdo eta Toni Martínez podologoek eta Txirrindularien Biomekanikaren Unitateko arduraduna den Garikoitz Etxebeste fisioterapeutak jardungo dute berbetan, "Biomekanikaren Unitatea. 3D laserra zure oinkatzea eta bizikletan daramazun posizioa zuzentzeko" hitzaldia eskaintzen. Saio guztiak doan eta nahi duten guztientzat zabalik izango dira.

image
image