"Osasuna eta uda" hitzaldia eskainiko dute bihar Untzaga Gizarte Etxean
Udan osasuna zaintzeko aholkuak emango dituzte Osakidetzako profesionalek
2024/07/02
18:22
eta kitto!
"OSASUNA ETA UDA" hitzaldia eskainiko dute bihar, asteazkena, 10:30ean, Untzaga Gizarte Etxeko Urko aretoan. Osakidetzako Erizaintza Komunitarioko taldea betaratuko da, eta udako osasun-prozesu espezifikoenen berri emango dute, hala nola, bero-kolpeak, erredurak, deshidratazioak, ziztadak, eta, horien artean, nola jokatu kaparren aurrean, adibidez. Jarduera irea izango da.