Oskar Alegriaren Zumiriki filma botako dute barixakuan Coliseoan
2022/05/03
09:37
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Eibarko Euskal Jaiaren barruan, barixaku honetan, arratsaldeko 19:00etan hasita, Oskar Alegria nafarraren Zumiriki pelikula eskainiko da. 2019ko film hori Veneziako Mostran estreinatu zen eta, Goya sarietarako sei hautagaitza jasotzeaz gain, Sevillako jaialdian Olatu Berriak saileko film onenaren saria eskuratu zuen. Coliseoko proiekzioa doanekoa izango da eta sarrerak bertako txarteldegian eta Kutxabanken hartu daitezke dagoeneko.
Alegria egileak lau hilabete pasa zituen kamuflatuta eta bakarrik Nafarroako erreka baten ertzean eta han grabatu zuen Zumiriki pelikula. Iruindarra azken hitzak erreskatatzen aditua da eta horietako bat da filmari izenburua jartzen dion Zumiriki, “irla errekaren erdian” esan nahi duena. Arga ibaiaren ertzeko basoan egindako etxola batean erabateko bakardadean pasatako lau hilabeteak kontatzen dira pelikulan. Naufrago baten egunerokoa jasotzen du egileak Zumirikin: hitz hori ere 2019an Interneten bost aldiz agertzen bazen, Veneziako Zinemaldirako hautatua izan ondoren 6.000tik gora aldiz jasotzen zen. Oskarrek, beraz, zumirikia salbatu du.