Oskar Matutek etxebizitzari buruzko hitzaldia eskainiko du ekainaren 4ean
Portalean izango da "Etxebizitza merkatuak huts egin du" solasaldia, 18:30tan. Saioan EH Bilduk etxebizitzari buruzko duen proposamena ezagutzeko aukera izango da.
2026/05/28
10:44
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Oskar Matute EH Bilduko diputatuak etxebizitzaren inguruko hitzaldia eskainiko du datorren ekainaren 4an, eguena, Portalean. Saioa 18:30ean hasiko da eta gazteleraz izango da.
Hitzaldian gaur egungo eztabaida sozial eta politiko nagusietako bati helduko diote: etxebizitza duin bat eskuratzeko zailtasunei. Besteak beste, alokairuen garestitzea, gazteen emantzipazio arazoak eta administrazio publikoek egoera honen aurrean izan beharreko rola izango dituzte hizpide. Era berean, EH Bilduk aurkeztu berri duen etxebizitza proposamena ezagutzeko aukera izango da.