Osoro anaiak, Mikel Mujika eta Alex Unzueta nagusi Mussara 24H Jarama lasterketan
24 ordutan pistari ahalik eta buelta gehien ematea zen helburua
2026/07/14
12:04
Ekhi Belar Errasti
Mussara 24h Jarama lasterketa jokatu zen asteburuan, Madrilen. Bertan, taldeka, 24 ordutan bizikletarekin buelta gehien egiten zituen taldea gailentzen zen eta, 244 bueltarekin, Pello eta Txomin Osoro anaiek, Mikel Mujikak eta Alex Unzuetak osatzen zuten taldeak irabazi zuen.
Laukoteak oso maila ona erakutsi zuen eta sei bueltako aldea atera zion Jatraining TDB bigarren sailkatuari. Hirugarren Los Chamos izan zen 234 bueltarekin.
Oso baldintza gogorretan egin zen lasterketa. Izan ere, airearen tenperatura 26,9º izan arren, pistako tenperatura 43º-koa izan zen eta hezetasuna % 47koa.