Ostalaritzako eta elikadurako bonu-txartelak irailaren 16tik aurrera erosi ahal izango dira
Eibarko Udalak datorren asteartean, irailak 16, bonu-txartelen kanpaina berria jarriko du martxan, tokiko ostalaritza eta elikadura sektoreak sustatzeko helburuarekin. Guztira 685 bonu banatuko dira, %20 eta %40 arteko deskontuekin.
Kanpaina Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin eta Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetzan antolatu da, eta 15.000 euroko udal-laguntza du.
Bi sektore eta deskontu desberdinak
-
Elikadura: %20ko deskontua.
-
50 €-ko txartela → 40 €-tan.
-
Ostalaritza: %40ko deskontua.
-
50 €-ko txartela → 30 €-tan.
Kontsumitzaileek 50 € edo 100 €-ko modalitatea aukeratu ahal izango dute, NAN edo AIZ bakoitzeko gehienez bi bonu erosiz.
Erosketa eta erabilera baldintzak
-
Bonu-txartelak irailaren 16an, 9:00etan, salgai jarriko dira: www.erosieibarren.eus
-
Txartelak erosi eta 2 egun balioduneko epean jaso beharko dira hautatutako establezimenduan:
-
“Burbujas y más” (Estaziño kalea)
-
“Lakuesta Óptica” (Fermín Calbetón kalea)
-
Urriaren 12a izango da txartelak erabiltzeko azken eguna. Data horretatik aurrera, txartelak baliogabetuko dira, saldoa izan arren.
-
Kanpainari atxikitako establezimenduak webgunean bertan argitaratuko dira.
Amaitzeko, txartelak erabilitako establezimenduan utzi beharko dira, hurrengo kanpainetan birziklatu ahal izateko.