Ostalaritzan euskara bultzatzeko azukrea eta serbilletak banatu ditu tabernetan ...eta kitto!-k
Euskeraz primeran! ekimenaren barruan banatu du euskara elkarteak material berria
2025/05/20
13:48
eta kitto!
Azukre-zorroak eta serbilletak banatu ditu atzo eta gaur ...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz primeran! ekimenaren barruan izena emanda dauden herriko taberna eta jatetxeetan. Ostalari zein bezeroen artean euskararen aldeko jarrera bultzatzea eta lehenengo hitza, behintzat, euskaraz izatea da ekimenaren helburua. Euskeraz primeran! izena daramate idatzita bai serbilletek bai azukre-zorroek.
Maiatzean euskal giroa puri-purian dagoela aprobetxatuta (Euskaraldia, Tantanez Tantan, Euskal Jaia) ari da ...eta kitto! Euskara Elkartea hainbat material banatzen. Aurreko egunetan ostalaritzarekin lotutako euskarazko hitzak biltzen dituzten mantelak banatu zituen herriko jatetxe eta tabernetan.