'Ostirala iritsi da' ikuskizuna aurkeztuko dute Porrotxek eta Marimototsek apirilaren 12an Coliseo antzokian

Bi funtzio eskeiniko dituzte eta sarrerak datozen bi barixakuetan, martxoaren 21ean eta 28an salduko dituzte, 16:30etik 19:00etara Untzagan.
'Ostirala iritsi da' ikuskizuna aurkeztuko dute Porrotxek eta Marimototsek apirilaren 12an Coliseo antzokian
2025/03/14 12:14
eta kitto!

Apirilaren 12an, zapatua, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore etorriko dira Eibarrera Jaixak Herrixak Herrixandako-ren eskutik Ostirala iritsi da ikuskizunarekin. Etxeko txikienentzako eta ez hain txikientzako emanaldi bi eskainiko dituzte, Coliseo antzokian. Lehenengoa 16:00etan izango da eta 18:00etan bigarrena. JHH-tik azaldu dutenez, sarrerak datozen bi barixakuetan, martxoaren 21ean eta 28an salduko dituzte, 16:30etik 19:00etara Untzagan (10 euro, eskudirutan ordaindu beharko da).

 

Sinopsia
“Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!
Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera! ”

Aktoreak

  • PORROTX - Joxemari Agirretxe
  • MARIMOTOTS - Mertxe Rodriguez
  • PUPU - Izaskun Forcada
  • LORE - Joanes Echeveste
  • TXAPAS - Oihana Sanchez