Oteizaren "Txopitea eta Pakea" anbulategi parean ipini dute
2013/06/17
00:00
eta kitto!
Jorge Oteiza eskultoreak Daniel Txopitea artistaren omenez sortutako Txopitea eta Pakea eskultura berriz ere kalean dago. Jatorrizko bere kokalekutik, Coliseo paretik kendu zutenetik Alfa Arten eduki dute eskultura, hasierako asmoa Errebalgo beharrak amaituta berriz ere hara bueltan eramatea zelako. Hala ere, Errebalgo proiektua uste baino gehiago atzeratu dela ikusita, gaur goizean eskultura berriz ere kalean ipini dute, baina beste toki batean: anbulategi parean dagoen parkean hain zuzen ere.