Otsailaren 1ean egingo dute koko-dantzen entsegua
                    2024/01/26
                    11:13
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Kezka Dantza Taldearen kokomarruek eta koko-dantzariek kolorez jantziko dituzte herriko baserriak eta kaleak datorren asteko zapatuan, otsailaren 3an. Aurretik, ostera, entsegua egingo dute hilaren 1, eguenean, 19:30ean, Errebalen. Gainera, erropa hartzeko aukera egongo da.
              Koko-dantzetan parte hartu nahi izanez gero, 605 71 14 29 WhatsApp mezua bidalita edo deitu, edo kezka@dantzan.com helbidera idatzi beharko da.
 
                            