Otsailaren 20an espetxeetara egingo diren martxen inguruko agerraldia
2016/02/09
23:59
eta kitto!
Ezker abertzaleak (Ernai, LAB eta Sortuk) Espainiako espetxe guztietara martxak antolatu ditu otsailaren 20rako eta, horren berri emateko, agerraldia egin dute gaur arratsaldean Eibarko Ernaik, LAB sindikatuak eta Sortuk. Azaldu dutenez, eibartarrak Logroñoko espetxera joango dira. Autobusa Ego Gainetik irtengo da, goizeko 08:15ean (bazkaltzeko ordurako etxean).
Horrez gain, autobus guztiak ordaintzeko 10 euroko bonoak atera dituzte. Esan dutenez, "guri Logroñora joatea egokitu zaigu, baina beste batzuk Algezirasera, Puerto de Santamariara... joan beharko dute eta denok berdin ordain dezagun atera dira bonoak. Autobusez joateko izen-ematea doan da, oraingoan dirua ez dadila izan inorentzat aitzakirik. Finantziazioa denon artean egingo dugu, autobusez joango garen eta joango ez garenon artean. Izan ere martxa hauetan modu ezberdinetan har dezakegu parte: martxaren berri emanez, bonoak saltzen, bonoak erosten, autobuserako izena emanez...".