Otsailaren 24tik aurrera YouTuben egongo da ikusgai Eibarko eskubaloiaren inguruko dokumental historikoa
JD Arrateren 75. urteurrenaren eta Eibar Eskubaloia taldearen 10. urteurrenaren testuinguruan aurkeztu zen dokumentala 2022an. Laster YouTuben izango dugu ikusgai.
2025/02/18
18:57
eta kitto!
Eibarko eskubaloiaren inguruko dokumental historikoa otsailaren 24tik aurrera ikusi ahal izango da Eibar Eskubaloiaren eta Eibarko Udalaren YouTubeko kanaletan. “Eskubaloia Eibarren” dokumentala 2022ko abenduaren 1ean aurkeztu zuten Coliseo antzokian. Bertan JD Arrateren sorreraren 75. urteurrena eta Eibar Eskubaloia taldearen 10. urteurrena biltzen dira.