Oviedok bidalitako 600 sarrera jarri ditu salgai SD Eibar-ek

Oviedok bidalitako 600 sarrera jarri ditu salgai SD Eibar-ek
2023/11/14 12:22
eta kitto!
Asturiaseko taldeak datorren domekan jokatuko den Real Oviedo - SD Eibar partidurako bidalitako 600 sarrerak 20 eurotan salduko dira Orsaixanen. Partidua arratsaldeko 16:15ean hasiko da Carlos Tartiere futbol zelaian eta sarrera horiekin estadioko bisitarien gunean kokatu ahal izango dira. Sarrerok salgai egongo dira etzira arte, egueneko 18:00ak arte. Ezinbestekoa izango da sarrera bat eskuratzen duen zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.