Pablo Aranceta omendu zuten Gipuzkoako Eskubaloiaren Galan

Eskubaloiaren alde egindako lan eta konpromisoagatik jaso zuen aitortza
Pablo Aranceta omendu zuten Gipuzkoako Eskubaloiaren Galan
2026/07/06 11:25
Ekhi Belar Errasti

Bergaran jaio arren, Pablo Aranceta hiru urterekin etorri zen Eibarrera bizitzera eta, besteak beste, lan handia egin du eskubaloiaren alde gure herrian. Horrela, egindakoa eskertzeko, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren Zilarrezko Intsignia jaso zuen ekainaren 19an, Oñatin egin zen Gipuzkoako Eskubaloiaren Galan.

Oñatiko ekitaldian, gainera, azken urteotan Bera Bera taldeko entrenatzailea izan den Imanol Alvarez ermuarra ere omendu zuten, arrakasta handia lortu ondoren taldea laga baitu.