Pablo Santiago Castellon taldean arituko da datorren denboraldian

Aurrelari eibartarrak agur esan dio Barakaldori eta Hypermotion Ligan jokatuko du
Pablo Santiago Castellon taldean arituko da datorren denboraldian
2025/06/05 18:30
eta kitto!

Barakaldon bi denboraldi bikain egin ondoren, Pablo Santiago aurrelari eibartarrak Hypermotion Ligan (2. mailan) jokatzen duen Castellonen arituko da datorren denboraldian. Hori adierazi dute gaur arratsaldean jokalariak eta bere talde berriak. Beraz, Ipuruan jokatzeko aukera izango du, baina SD Eibarren aurkari bezala.

Santiago SD Eibarren harrobian hazi zen eta bigarren taldean ere jokatu zuen. 2023an Barakaldok fitxatu zuen eta demaseko maila erakutsi du bertan. 70 neurketa jokatu ditu bizkaitarrekin, 22 gol sartu eta 17 asistentzia emanez (aurten 13 gol eta 10 asistentzia eman ditu 38 partidutan).

Aurrelari eibartarrak kontratua amaitu du Barakaldorekin eta Castellonek aukera ederra ikusi du bera fitxatzeko. Zorionak Pablo!