Pablo Zabala bosgarren izan zen Lizarrako Duatloian
Aste Santuaren aurreko asteburuan zenbait txapelketatan izan ziren Eibar Triatloi Taldeko kideak
2026/04/07
16:03
Ekhi Belar Errasti
Oso asteburu bizia izan zuten Eibar Triatloi Taldeko kideek Aste Santuaren aurretik. Martxoaren 28an, larunbata, Zuiako Duatloian izan zen Aitor Fernandez, “Iparraldeko Infernua ere deitzen diote horretan”, Eibarko klubetik diotenez, eta euriari eta hotzari egin behar zion aurre beste 600 lasterketariren artean, 238. postuan amaituz.
Egun berean, baina Intxorta Ahuntzen trailean, Ander Telleriak lokatzez beteriko ibilbidean egin zuen korrika 69. postua lortuz.
Hurrengo egunean, 29an, Oscar Frias Getxoko erdi maratoian aritu zen, “eguraldi hobearekin”, eta 114. postuan sailkatu zen. Pablo Zabala, bere aldetik, Lizarrako Duatloian izan zen eta asteburuko emaitzarik onena lortu zuen, 5. postuan amaituz, “podiumaren borrokan ibili ostean”.