Pablo Zabala zazpigarren izan zen Altsasuko duatloian

Aitor Fernandezek Azkoitia-Azpeitia lasterketa egin zuen Zuiako Duatloia prestatzeko
Pablo Zabala zazpigarren izan zen Altsasuko duatloian
2026/03/25 09:59
Ekhi Belar Errasti

Joan den larunbatean, martxoak 21, Altsasuko Duatloia jokatu zen eta Eibar Triatloi Taldeko Pablo Zabalak hartu zuen parte bertan. Eibartarrak oso lan txukuna egin zuen eta 7. postuan helmugaratu zen.

Aitor Fernandez, ostera, Azkoitia-Azpeitia lasterketan lehiatu zen Zuiako Duatloia prestatzeko asmoz. Entrenamendu moduan hartu zuenez, eibartarrak 260. postuan amaitu zuen.