Paella-jan solidarioa antolatu dute datorren domekarako

Paella-jan solidarioa antolatu dute datorren domekarako
2016/02/29 07:13
eta kitto!
Datorren domekarako, martxoak 6rako paella solidarioa antolatu du Lagunak Haur-foball elkarteak. Ekitaldian bildutako diruaren erdia elkartera bideratuko da eta beste erdia AFESD umeen gaixotasun ez diagnostikatuen elkarteari emango diote. Untzagan egingo dute ekitaldia: goizeko 11:00etatik aurrera pintxoak eta edariak egongo dira salgai eta 13:00ean hasiko dira paella banatzen. Tiketak egunean bertan ipiniko dituzte salgai, paella platerra 3 eurotan eta edariak euro batean. Horrez gain, jokalariek sinatutako Eibar foball taldearen kamiseta Errealaren partidua ikustera joateko sarrera zozketatuko dituzte (txartelak euro batean egongo dira salgai).