Pagatxako emakumeak Marrakexen egon dira
Beste kultura batzuk ezagutzeaz gain, solasaldirako eta barre egiteko une asko izan dituzte.
2025/06/16
15:28
eta kitto!
Marrakexetik etorri berri dira Pagatxa emakume taldeko hainbat kide. Aurreko ostegunean joan ziren, eta atzo, domeka, bueltatu ziren Eibarrera.
Marrakech hiria ezagutzeko aukera paregabea izan dute: hango lorategiak, monumentuak, plaza, zokoa... "Gainera, 4x4an Agafayra eta Ouarzatera joan gara, basamortuan afaria eginez, eta Atlas Filmeko Museora bisita egin dugu. Bertan, film bateko protagonistak izan gara eta Atlaseko Kasbashekin txundituta gelditu gara".
Bidaia ahaztezina izan da taldekieentzat, eta, beste kultura batzuk ezagutzeaz gain, solasaldirako eta barre egiteko une asko izan dituzte euren artean.