Pailazoak eta Puro Relajo ordubete lehenago izango dira Amañako jaietan

Pailazoak eta Puro Relajo ordubete lehenago izango dira Amañako jaietan
2023/07/04 16:53
eta kitto!
Amañako jaietako egitarauaren barruan, zapatuan izango diren ekitaldietako bik euren hasiera ordubete aurreratuko dute: arratsaldeko 18:00etan hastekoa zen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia 17:00etan hasiko da, eta gauza bera gertatuko da Puro Relajo taldearen kontzertuarekin, 22:00etan hasi beharrean euren musika saioa 21:00etan hasiko baita. Jai Batzordeak jakinarazi duenez, “horiek izango dira aldaketa bakarrak egitarauari dagokionez; beste guztiak iragarritakoari jarraituko dio”.