Palak aste indartsua izango du oraingoan Astelenan
Bihar, eguena, Gipuzkoako Txapelketako banakako paleta gomazko partidua hartuko du Katedralak, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Hor Gisasola eibartarrak eta Loiolatarreneko Arrutik neurtuko dituzte indarrak. Klub Deportiboko palistak bi puntu behar ditu multzoko bigarren postura igo eta azken faserako txartela eskuratzeko.
Bestalde, Eibarko Pala Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Zapatu goizeko jaialdiak lau partidu hartuko ditu eta domekan bosgarren bat jokatuko da. Hilaren 8an goizeko 09:00etatik aurrera honako norgehiagokak jokatuko dira: Iosu-Guinea vs Atxotegi-Muñoz, Urkia-Bartolo vs Larra-Korta, Gaztelu-Lahidalga vs Izarra-Arrizabalaga II eta Narbaiza-Agirresarobe vs Bikuña-Belamendia. Hilaren 9ko partidua goizeko 11:00etan hasiko da eta bertan Egiburu-Irizar eta Lombraña-David bikoteek neurtuko dituzte indarrak.