Palestinako herriarekin elkartasuna adierazteko ekimenak egin dira gaur, Nakba gogoan
2024/05/15
22:07
eta kitto!
Gaur Nakba egunaren urteurrena dela eta, Palestinarekin elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dira Euskal Herriko toki askotan, baita Eibarren ere. Nakba arabierazko berbak palestinar exodoari egiten dio erreferentzia. Exodo hori Palestinako Britainiar Mandatuaren gerra zibilean (1947-1948) eta 1948ko Arabiar-israeldar Gerran zehar gertatu zen, 700.000 palestinar baino gehiagok beraien etxeetatik ihes egin behar izan zutenean. Hori gogoan, Armeria Eskolako ikasleek eta irakasleek argazkia atera dute gaur, Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Eta arratsaldean, Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak deituta, Untzagan kontzentrazioa egin da, “Israelen eta Mendebaldeko bere konplizeen aurka eta palestinar herriaren askatasunaren alde”.