Palestinako sarraskia geratzea eskatzeko manifestazioa egingo da domekan, 13:00ean Untzagatik hasita

Palestinako sarraskia geratzea eskatzeko manifestazioa egingo da domekan, 13:00ean Untzagatik hasita
2024/03/22 11:19
eta kitto!

Azken hileotako martxari jarraituz, Eibar Palestinarekin eta Eibarko Gerrarik Ez taldeek domekarako manifestazioa deitu dute, gerrak, sarraskiak eta genozidioak geratzea eskatzeko. Horrekin batera, Gazarako su-etena eta laguntza humanitarioa eskatuko dituzte, baita estatu palestinarraren onarpena ere: “Nazioarteko komunitate demokratiko bat nahi dugu, utzi dezagun atzean beto-eskubidea duten bost pribilegiatuen feudalismoa”, diote. Manifestazioa Untzagan hasiko da, 13:00ean.