“Palestinako sarraskiaren kontrako ahotsak” topaketa egingo da ostegunean Arrate Kultur Elkartean

Saioa Eibarko Gerrarik ez eta Eibar Palestinarekin taldeek antolatu dute, Eibarko bonbardaketaren 87. urteurrena gogoan.
“Palestinako sarraskiaren kontrako ahotsak” topaketa egingo da ostegunean Arrate Kultur Elkartean
2024/04/23 12:10
eta kitto!

Eibarko Gerrarik ez eta Eibar Palestinarekin taldeek Palestinako sarraskiaren kontrako ahotsak izenburuko ikuskizun poetiko-musikala antolatu dute eguenerako, Eibarko bonbardaketaren 87. urteurrenean. Arrate Kultur Elkartean izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta parte hartuko duten poeten artean hauek daude: Mª Angeles Igartua, Asier Ezenarro, Araceli Bono, Garbiñe, M.J. Murillo, M.J. Saez, Priscila Gil, Mª Eugenia Camara, Sindi Otero, E. Lopez, Rafa Herce eta Juan Txonta. Hauekin batera, musikariak (Patxi Dinamita, Jon Moma…) arituko dira. Bestalde, mikrofonoa zabalik egongo da, parte hartu nahi duten guztientzat.