Palestinan gertatzen ari den sarraskiaren kontrako kontzentrazioa egingo da gaur 19:30ean Untzagan

Elkarretaratzea Eibar Palestinarekin eta Gerrarik Ez elkarteek deitu dute.
Palestinan gertatzen ari den sarraskiaren kontrako kontzentrazioa egingo da gaur 19:30ean Untzagan
2024/07/19 12:45
eta kitto!

Eibar Palestinarekin eta Gerrarik Ez elkarteek mobilizazioa deitu dute gaurko, Palestinan gertatzen ari den sarraskia salatzeko. Deialdiarekin batera zabaldu duten mezuarekin (“Palestinaz ahaztu bazara, gogoratu: Genozidioak jarraitzen du”) herritarren kontzientziak astindu nahi izan dituzte, urriaz geroztik palestinarren kontra egunero gertatzen ari diren erasoekin ahaztu ez gaitezen. Kontzentrazioa Untzagan egingo da, 19:30ean, eta herritar guztiek bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte.