Palestinar herriaren askatasunaren aldeko mobilizazioa antolatu dute maiatzaren 15erako

"Israelen eta bere mendebaldeko konplizeen aurka" ere agertuko da Kontseilu Sozialista
Palestinar herriaren askatasunaren aldeko mobilizazioa antolatu dute maiatzaren 15erako
2024/05/07 16:35
eta kitto!

Hilaren 15ean, Nakbaren urteurrena dela aprobetxatuz, Kontseilu Sozialistak zenbait mobilizazio egingo ditu "Israelen eta bere mendebaldeko konplizeen aurka, eta palestinar herriaren askatasunaren alde", euren berbetan. Horrela, Eibarren manifestazioa egingo dute Untzagatik hasita, 19:00etan.