Palestinaren Aldeko Gazte Komitea Eibarren sortzeko lehen batzarra deitu du gaurko GKSk
Arrate Kultur Elkartean bilduko dira, 18:30ean.
2025/10/10
09:35
eta kitto!
Palestinaren aldeko mobilizazioak areagotzen ari diren honetan, datozen asteetan ere Palestinaren alde “presioa egiten eta kaleak hartzen jarraitzeko” asmoz, Palestinaren Aldeko Gazte Komiteak jarriko ditu martxan Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Euskal Herriko herri eta auzo ugaritan sortuko ditu gazteentzako borroka-espazio horiek, lau helburu nagusirekin: “Israelen desegitea exijitzea, bi estatuen irtenbide faltsua salatzea, agintarien konplizitatea seinalatzea eta palestinar erresistentzia babestea”. Eibarren gaur (barixakua, urriak 11) izango da lehen batzarra, Arrate Kultur Elkartean, 18:30ean. Palestinaren Aldeko Gazte Komiteetara batzera deitu du gazte-antolakundeak.