Palestinaren aldeko manifestazio jendetsua egin zen domekan
Eibar Palestinarekin plataformak antolatu zuen mobilizazioa. Hainbat eragile sozial eta sindikalek ere bat egin zuten deialdiarekin.
2025/10/13
12:59
eta kitto!
Palestinarekin bat egin dute herritarrek urriaren 12an, Eibar Palestinarekin plataformak antolaturiko mobilizazioan. “Palestina Askatu” eta “Genozidioa gelditu” lemapean, Gazako egoera “jasanezina” dela salatu zuten. Hainbat eragile sozial eta sindikal ere batu ziren ekimenera.
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 67.000 palestinar baino gehiago hil eta 170.000 inguru zauritu dira gutxienez erasoaldia hasi zenetik. Hildakoen artean, gutxienez %30 haurrak dira.