Palestinaren aldeko manifestazioa egingo dute domeka eguerdian
Eibar Palestinarekin taldeak ez dio borrokatzeari laga eta Palestinan gertatzen ari dena salatzen jarraituko du
2025/03/17
11:35
eta kitto!
Martxoaren 23an, domeka, Palestinaren aldeko manifestazioa egingo da 12:00etan, Untzaga plazatik hasita. Eibar Palestina taldeak antolatu duen ekimena da, Palestinan gertatzen ari dena salatzeko eta palestinarrei babesa erakusteko. Horrela, eibartar guztiei egiten die bertan parte-hartzeko deia.