Palestinaren aldeko mobilizazioa egingo da domekan
Eibar Palestinarekin plataformak egin du deialdia. Eguerdiko 12etan abiatuko da mobilizazioa Untzaga plazatik.
2025/12/12
11:03
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Israelek Gazan egiten dabilen genozidioa salatzeko mobilizazioa antolatu du domeka honetan (abenduak 14) Eibar Palestinarekin plataformak. Manifestazioa Untzaga plazan hasiko da eguerdiko hamabietan.
Bi hilabete bete dira Gazarako su etena ezarri zutenetik, Israelek askotan urratu duen arren. Armadak gutxienez 379 gazatar hil ditu tarte horretan.