Paleta gomako bikoteak 2. mailara igotzeko bidean
Deporreko modalitate horretako pilotariek lortutako emaitzek bikote bat 2. Mailara igotzea ekarri du eta beste bat aukerak izatea gauza bera egiteko. Aurreko asteburuko garaipenen ondoren, Ferreiro-Guinea bikoteak Donostiako Kuku taldekoen aurka jokatuko dute finalerdia gaur Anoetan, 19:00etatik aurrera. 2. Mailara igotzea ziurtatuta du Eibarko bikoteak, eta horren bila jardungo du Osa-Urain bikoteak ere Loiolan jokatuko duen gaurko promoziokoan.
Bestalde, gaur eta bihar pilota jaialdiak izango dira Astelenan. Gaurkoan, 19:00etan hasita, kadeteen mailako hiru partidu jokatuko dia: Gil eibartarrak Iturbe bergararra izango du aurkari, Amillategi eibartarrak Aretxabaletako Belategiren kontra jokatuko du, eta Del Rey eibartarra eta Aretxabaletako Errasti nor baino nor izango dira azkenean. Biharko jaialdia eguerdiko 12:00etan hasiko da eta helduen mailako bi partidu hartuko ditu: Iraolagoitia eibartarrak Atxurbideko Loidiren kontra egin ondoren, bigarrengoan Ibarra eibartarrak Altuna tolosarraren aurka egingo duen bitartean.