Pantxika Eibar KE-ko maskota berria domekan aurkeztuko da Ipuruan

Pantxika Eibar KE-ko maskota berria domekan aurkeztuko da Ipuruan
2023/10/10 10:19
eta kitto!
Domeka goizetik izango da bere lanean Pantxika, anexoan 11:30etik 14:00etara jokatuko den futbol egokituko Eibar Hiria Torneoan lehenik; eta arratsaldean gizonezkoen 2. Mailako Eibar-Huesca partiduan jarraituko du bere egun osoko lanarekin. Goizeko torneoan, EibarKE-rekin batera, Athletic-ek, Realak eta Alavesek hartuko dute parte. Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek Ipuruan jokatuko dituzten partiduetan hartuko du parte Pantxikak, baita SD Eibarrek eta SD Eibar Fundazioak antolatutako beste ekitaldi batzuetan ere.

Klubak orain dela hilabete batzuk iragarri zuen maskota asto bat izango zela, erakunde armaginaren balio bereizgarrietako batzuk biltzen dituen animalia: lana, konstantzia, apaltasuna eta sinpatia, eta zaleen esku jarri zuen izena aukeratzea honako aukera hauen artean: Armagin, Astogintxo eta Pantxika. Azkenik, klubaren webgune ofizialean mila boto baino gehiago jaso ondoren, Pantxika izan da armaginen zaleek aukeratu duten izena.