Pantxika izango da Eibar-Athletic partiduan eta kamisetak zozketatuko dira
Ipuruan denboraldiko lehen euskal derbia biziko dugun honetan, F Ligako seigarren jardunaldiko partiduak izango ditu bestelako pizgarriak ere. Horrela, domeka eguerdian, 12:00etan hasita, jokatuko den partiduan Pantxika ere izango da zaletuen artean eta, horrez gain, etxeko txikienek hasierako hamaikakoarekin argazkia atera ahal izango dute zelaian, partidua hasi aurretik. Gainera, partidura joaten direnen artean, Ane Camposen eta Arene Altonagaren kamisetak zozketatuko dira, jokalariek sinatuta.
Emakumezkoen lehen taldeko gainerako partiduetan bezala, sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, 5 eurokoa 13 urtetik beherakoen kasuan. Sarrerak partidua hasi baino ordubete lehenagotik eskuratu ahal izango dira 14. leihatilan, harmailetara sartzeko ate ondoan. Gogoratu behar da gizonezkoen lehen taldeko abonatuek sarrera librea izango dutela Ipuruan jokatzen diren emakumezkoen partidetarako.